XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Goiz hura ez zen besteak bezalakoa izan hala bazirudien ere.
Juanek makinaria berrikusi zuen eta F-315 poz-pozik zegoen.
Baina beranduago, Juanek poltsikotik zerbait atera eta honi begira geratu zen.
Plastiko edo paper zati bat zen.
F-315ak ezin zuen hura ondo ezberdindu.
Juanek arreta handiz, esku tartean zeukana bitan banatu eta F-315aren aurrekaldera
Gure tankeak esku epel bat sentitu eta berehalaxe txapan zerbait erantsirik zeukala jabetu zen.
Juanek ez zuen, aurrekoetan bezala, atseginik izan.
Honetan ez zion ezta kolpetxurik eman ere.